Ekitaldia

Esprit Concrete-k antolatutako Les Dames du Movement ekitaldiak inspiraturik, aurten Lotzen ADD eta Esprit Concrete elkarrekin lanean ari dira emakumeek emakumeentzat diseinatutako DOAKO Art du Déplacement/Parkour ekitaldi bat antolatzeko. ADD/Parkourrean egun dagoen desparekotasunari aurre egin nahi diogu, nagusiki maskulinoa den komunitate batean emakumezko praktikanteen inklusioa sustatuz. Uste dugu ADD/Parkourra ez dela soilik jarduera fisiko bat, guztion ahalduntzerako tresna bat baizik.

Ekitaldia Donostian gauzatuko da, 2018ko uztailaren 13tik 15era. Horretarako, Esprit Concreten laguntza izango dugu tailerrak diseinatzeko, eta baita ADD Academy-ko Klo Fillion eta Diana Bruno gonbidatuena zein Yann Hnautra Yamakasiren sortzailearena ere.


Jarduerak


Ekitaldi hau aukera paregabea da:

  • ADD/Parkourrean zure lehen urratsak emateko, beti probatu nahi izan baduzu.
  • Entrenatzeko eta ADD/Parkourra ikusteko modu berriak ezagutzeko, irakasleen ikuspegi pertsonalei esker.
  • Tokiko eta nazioarteko ADD/Parkour komunitatea ezagutzeko.
  • Norberak bere burua hobeto ezagutzeko eta bakarka zein taldean egiteko gai denaz ohartzeko, gertuko gidaritza zaindu bati esker.
  • Hiri eder batean asteburu on bat igarotzeko.

Mundu osoko emakumeek elkarrengandik ikasiz ADD/Parkourrari forma eman eta berau hobetzeko aukera izango duten ekitaldi bat antolatzea da gure helburua, era berean edonor bere lehen urratsak ematera animatzeko ingurune seguru eta atsegina sortuz. Irakasle-talde paregabea daukagu, ahalik eta gehien ikasi eta partekatzeko aukera bikaina delarik.

Gogor lan egin dugu ekitaldia edonorentzat eskuragarria izan dadin, eta horregatik pozik esan dezakegu ekitaldiko tailerretan eta entrenamenduan parte hartzea DOAKOA izango dela.